Kimuak aisialdi elkartearen Aste Santurako eta udarako eskaintzan izena emateko epea hasita dago.
Kimuak aisialdi elkartearen Aste Santurako eta udarako eskaintzan izena emateko epea hasita dago; martxoaren 26a izango da azken eguna. Aste Santuko tailerrak, LH 3. mailatik DBH 1. mailara arteko gazteentzat izango dira. 10 euro balio du matrikulak.
Udalekuei dagokienez, finkoa eta ibiltaria antolatu dituzte. Uztaileko lehenengo hamabostaldian ibiltarian murgilduko dira DBH 3. mailatik 17 urtera arteko gazteak. Bigarrenean, finkoan, LH 5.mailatik DBH 2. mailarakoak batuko dira. 190 euro balio du; 170 etxe beretik bi joanez gero, edo familia ugarikoa izanez gero. Kultur Etxean eman behar da izena.