Durangoko Amankomunazgoak tokiko enplegua indartzeko martxan ipinitako programagaz bateginda, Iurretako Udalak sei hilabeterako kontratatuko dituen bost langileren hautaketa prozesua burutzen dihardu.

Bertan azaldu dutenez, 40 lagun inguruk eman zuten brigadako langile izateko hautaketa prozesuan parte hartzeko izena, eta baldintzak betetzen dituztenetatik bost aukeratzeko elkarrizketak egiten dihardute orain.
Udalaren bost langile berriak Aste Santu ondoren lanean hastea aurreikusi dute Udalean, Iñaki Totorikaguena alkate jeltzaleak azpimarratu duenez. Ekimenaren bultzatzaileek nabarmendu dutenez, \"langabeziaren hazkundeari ekintza zuzenekin\" erantzuteko modua da Amankomunazgoak lagundutako udal kontratazioen programa.