Astelehen goizean ekintza informatiboa egin zuten hainbat lagunek INEMek Iurretan duen egoitzan.
Astelehen goizean ekintza informatiboa egin zuten hainbat lagunek INEMek Iurretan duen egoitzan.
Ekintzaileek adierazi dutenaren arabera, \"krisi sozial honen larriagotzearen aurrean, gure ezinegona eta desadostasuna erakutsi gura dugu\", AHTak egoera horretan sakontzen duela argudiatuz. Langabetuen zenbatekoa inoiz baino handiagoa dela-eta, \"guzti honen jatorria klase politiko eta ekonomikoen buruzagien boterearen gehiegikeria neurrigabean\" dagola diote, \"gaur eguneko egoeraren arduradunak baitira, euren boterearen eta irabaziaren aseezin horiek\".
Gaineratu dutenez, AHTa bezalako \"proiektu hauek, gizakiaren duintasunaren aurkako eraso baten legez ikusten ditugu, langabetu, pobre eta ezer ez dutenentzako defizit publiko ikaragarria ekarriko duen eralketa baten aurrean ari gara\".