Aurrekontua aurrera, jeltzaleen eta Ezker Batuaren botoekin

Anboto 2010ko ots. 26a, 09:31

Ezker Batuko zinegotziaren eta Gobernu Taldeko lau zinegotzi jeltzaleen aldeko sei botogaz onartu zuten 2010erako aurrekontu proposamena joan zen barikuko udalbatzarrean.

Ezker Batuko zinegotziaren eta Gobernu Taldeko lau zinegotzi jeltzaleen aldeko sei botogaz onartu zuten 2010erako aurrekontu proposamena joan zen barikuko udalbatzarrean. Elkarregaz osatutako aurrekontu proposamena izan ez den arren, EAJko Totorikaguena alkateak azaldu duenez, proposamena osatzeko Ezker Batuagaz alderatu dituzte hainbat atali buruzko zehaztasunak. Abstenitu egin ziren, bestalde, Alderdi Popularreko eta Sozialistako zinegotzi biak eta talderik bako Borja zinegotzia. Proposamenean jasotzen diren inbertsioen ataleko zenbait partidagaz ez daudelako ados ez zutela alde bozkatu azaldu zuten: ortu ekologikoak martxan jartzeko aurreikusten den diru-atalari larregizkoa deritzotela adierazi zuten bai zinegotzi sozialistak bai alderdi popularreko ordezkariak ere. Udal Gobernuak aurkeztu eta gehiengoak onartutako 2010 urterako aurrekontu orokorrak, 14.300.000 euro pasatxo batzen ditu, guztira. Iazkoagaz alderatuta, %10 murriztuko dira inbertsioak orokorrean, Gobernuak zelanbait mantentzen saiatu direla dioen arren: bederatzi milioi eurokoak izatea inbertsio errealak jasotzen du aurrekontuak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!