Inbertsioetarako atala ahal duen beste mantentzea helburu duten aurrekontuak aurkeztuko dituela aurreratu du Iñaki Totorikaguena alkate jeltzaleak.
Inbertsioetarako atala ahal duen beste mantentzea helburu duten aurrekontuak aurkeztuko dituela aurreratu du Iñaki Totorikaguena alkate jeltzaleak.
Orokorrean, baina, Totorikaguenak dionez, Udalean 2010ean itxaroten duten diru-sarreren murrizketa dela-eta, iazkoagaz alderatuta %10 murriztuko duten aurrekontua proposatuko dute osoko bilkuran.
Gastu arrunten eta diru-laguntzen atala %25 murriztea jasotzen du Gobernuaren proposamenak. \"Horietan artazia sartu barik ez zegoen gastuak eta sarrerak parekatzeko modurik\", azaldu du alkate jeltzaleak. Inbertsioen artean, dionez, Askondo inguruko zabor-edukiontzi guztiak lurperatzea eta lurperatutako zabor-ontzi-gune berriak ipintzea jasotzen du, herrigunerako inbertsio nagusi legez, proposamenak.
Amilburuko lurpeko pasabidearen ingurua mugikortasun arazoak dituztenentzat moldatzea ere jasotzen du, tunelaren alde banatan igogailuak ipinita: 200.000 euro inguruko inbertsioa litzateke. Bestetik, Arriandin ere lurpeko pasabide berri bat egitea jasotzen du proposamenak: 900.000 eurogaz. Errepidea gurutzatzeko pasabide seguru baten beharra larria dela nabarmendu du Totorikaguenak. Bestetik, gizarte laguntzak mantentzeko \"esfortzu berezia egin\" dutela dio alkateak.