Hasi dira Iturburu inguruan ortu ekologikoak egokitzeko lanen lehenengo faseko lanak burutzen.
Hasi dira Iturburu inguruan ortu ekologikoak egokitzeko lanen lehenengo faseko lanak burutzen, eta datozen asteetan udalbatzarrean eztabaidatuko duten Gobernuaren 2010eko aurrekontuan lanen bigarren faseko lanak finantzatzeko atala egokitzea gura dute.
Herritarrentzako aisialdi aktiborako aukera berria eskaintzeko helburua dutela ortu ekologikook sustatuz azaldu du Totorikaguena alkate jeltzaleak: \"langabezian daudenei, adinekoei, eta gizarte-bazterketa bizi dutenei ortuetan bildutako produktuekin euren burua hornitzeko aukera eskaintzea\". Guztira 40 sail inguru egokituko ditu Itur-Buru inguruan Udalak, herritarrek ortuariak lantzeko aukera izan dezaten.
Ortuen erabilpena eta kontzesioa arautuko duen Ordenantza garatzen, lanak egiten dituzten bitartean joatea aurreikusten dute Udalean. Ordenantza 2010eko lehenengo seihilekoan egitea da Udalaren asmoa. Uda edo uda osterako erabilgarri gura dituzte Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak sustatutako ortuak, Iurretan bezala, Atxondo, Elorrio, Zaldibar, Abadiño eta Berrizen ere.