Seinaleztapena osatzen eta egokitzen hasiko dira laster

Anboto 2010ko urt. 29a, 12:27

Herriko hiru gunetan egingo dituzte datozen hileetan, besteak beste, zerbitzuen eta interesguneen berri ematen duten seinale berriak ezartzeko lanak. Iaz egin zuten azterketaren ondorioa dira lanok eta hiru fasetan egingo dituzte.

Herriko hiru gunetan egingo dituzte datozen hileetan, besteak beste, zerbitzuen eta interesguneen berri ematen duten seinale berriak ezartzeko lanak. Iaz egin zuten azterketaren ondorioa dira lanok eta hiru fasetan egingo dituzte. Lehenengo hasiko dituztenak, iaz esleitu zituzten herriguneko eta plaza ingurukoak izango dira: 10.000 euroko aurrekontuagaz esleitu zuen abenduan Udalak lenenengo fase hori. Udal Gobernuak nabarmendu duenez, laster abiatuko dituzten lan horietan, oinezkoentzako eta ibilgailuentzako guneak zehaztu eta seinalatuko dituzten errotuluak ipiniko dituzte. Horrez gainera, besteak beste Osasun Zentroan, Kultur Etxean eta Aita San Migel Plazan ere seinaleak ipiniko dituzte. Guztira dozena bat seinale jarriko dituzte lehen fasean.

Baserrien izendapenak

Iñaki Totorikaguena alkateak nabarmendu duenez, \"lehen begiratuan jendeak baserri bakoitza identifikatzeko\" helburuagaz, lanen bigarren faseari 2010. urtean ekitea aurreikusi dute. Auzuneak seinalizatuz hasiko dira. Herriko baserrien izenak jasoko dituzten seinaleak ipintzea ere Udalaren asmoen barruan dago. Baserriaren izena edo zenbakia, edo biak batera markatuko dituzten oraindik erabakitzeke dutela esan du Iñaki Totorikaguena alkate jeltzaleak. Datorren urtean hasteko dute, bestalde, lanen azkenengo fasea: helburua, herriko industrialdeetan ere seinalizazioa ipintzea du onartutako egitasmoak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!