Santa Maña eta Mendataren arteko gizon-proba, gaur

Anboto 2010ko urt. 23a, 12:00

Bakixako jaien barruan gizon-proba interesgarria antolatu dute gaur, 18:00etan, Bakixako ermita inguruan.

Bakixako jaien barruan gizon-proba interesgarria antolatu dute gaur, 18:00etan, Bakixako ermita inguruan. Mendata eta Santa Mañako taldeak elkarren kontra lehiatuko dira: zortzi lagunek osatutako taldeek 700 kiloko harriari tiratuko diote 20 minutuan, nor baino nor gehiago. Beraz, ohiko asto-probak barik gizon- probak egongo dira aurten. Iaz Mendatako taldea Astein aritu zen harriari tiraka; orduko hartan asto baten kontra jardun zuten. Irail amaieran, Sanmigeletan, Iurretako gazteen, astoaren eta motordun ibilgailuaren arteko lehia ere egin zuten, eta gizonek irabazi zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!