Haitíra joandako Ertzaintzaren talde espezializatua gaur itzuliko da

Anboto 2010ko urt. 20a, 20:35

Gaur, urtarrilak 21, itzuliko dira Euskal Herrira Haitíko lurrikara dela-eta hara joan ziren Ertzaintzaren talde espezializatua eta Eusko Jaurlaritzako Emergentzien Arretarako teknikoa. Eguerdi inguruan iritsiko direla jakinarazi du Ertzaintzak.

Gaur, urtarrilak 21, itzuliko dira Euskal Herrira Haitíko lurrikara dela-eta hara joan ziren Ertzaintzaren talde espezializatua eta Eusko Jaurlaritzako Emergentzien Arretarako teknikoa. Eguerdi inguruan iritsiko direla jakinarazi du Ertzaintzak. Aurreikuspenak betetzen badira, laguntza humanitarioko lan taldea gaur (urtarrilak 21) 12:00etan edo 13:00ean iritsiko da Torrejón de Ardozera. Handik, Ertzaintzak Iurretan duen estaziora zuzenduko dira. Bestalde, DYAko kideekin osatutako talde bat (zazpi laguneko taldea) oraindik Haitín dagoen beste talde bati erreleboa ematera joango dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!