Eusko Jaurlaritzak bidaltzen duen lehen laguntza taldea Iurretako Ertzaintzaren estaziotik atera da.
Eusko Jaurlaritzak bidaltzen duen lehen laguntza taldea Iurretako Ertzaintzaren estaziotik atera da.
Mundu osotik dabiltza laguntza bideratu nahian, eta EAEn ere hasi dira mugitzen. Ertzaintzak Iurretan duen egoitzatik lehenengo taldea atera da, lur zein itsaso bidezko erreskateetan laguntzeko. Gruak eta txalupak eroan dituzte horretarako. Armadaren hegazkinean abiatu dira ertzainak eta tresneria guztia.
Hurrengo egunetan ekarpena handituko dutela adierazi dute Jaurlaritzako ordezkariek.