Larrakozelain kirol azpiegitura eraikitzeko zortzi lurzati desjabetzeari ekin dio Udalak. Inguru horretan kiroldegia eta igerilekuak eraikitzea da helburua.
Larrakozelain kirol azpiegitura eraikitzeko zortzi lurzati desjabetzeari ekin dio Udalak. Iazko abenduaren 23an udalbatzak hartutako erabakiari alegazioak aurkezteko 15 eguneko epea dago. Inguru horretan kiroldegia eta igerilekuak eraikitzea da helburua.
Iurretako Arau Subsidiarioek 86.220 metro koadro aurreikusten ditu, zortzi lurzatitan banatuta, Kirol, Kultura eta Hezkuntza Plan Berezirako Larrakozelaiko futbol zelaiaren inguruan. Oinarrizko proiektua aurten gertu izatea itxaroten dute kirol azpiegituraren ezaugarriak zehazteko. Udal aurrekontuetatik 900.000 euro gordeta dituzte egitasmo honetarako.