Kirolean emakumeen parte hartzea bultzatzeagatik diru-laguntzak

Anboto 2009ko abe. 21a, 10:10

Iurretako Kirol Taldeari 2.666,67 euroko diru-laguntza eman dio Udalak Iurretako Kirol Taldeko Feminak egitasmoagatik, eta, Iurretako Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkarteari 2.333,33 euroko diru-laguntza kadete kategoriako Emakumeen Talde Ziklistagatik.

Iurretako Kirol Taldeari 2.666,67 euroko diru-laguntza eman dio Udalak Iurretako Kirol Taldeko Feminak egitasmoagatik, eta, Iurretako Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkarteari 2.333,33 euroko diru-laguntza kadete kategoriako Emakumeen Talde Ziklistagatik. Emakumeek 2009an zehar kirola egin dezaten, Iurretan bertan helbide soziala duten kirol elkarteei diru-laguntza emateko deialdiaren baitan jaso dituzte laguntzok. \"Gizartean, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bermatzea\" sustatzen diharduen honetan, eta, \"kirol praktikaren garrantzia ikusiz eta emakumeen partaidetza gutxiengo bat dela ohartuz\", antolatu du lehenengo aldiz diru-laguntza deialdia, \"emakumeak kirol-jardueratan parte hartzeko eta integratzeko ekintzak antolatzeko helburuarekin\", jakin eragin dutenez. Iurretako Kirol Taldeko Feminak egitasmoan Bizkaiko Futboleko lehenengo mailan jokatzen dute 18 neskak; kadete kategoriako Emakumeen Talde Ziklistan, berriz, hainbat lasterketetan parte hartzen dute 11 neskek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!