Hiriguneko enpresen eta merkataritzaren birsorkuntza bultzatu guran Iurretako Udalak Anboto kudeatzen duen Durangaldeko Herri Komunikabideaki eman dio I. Enpresa Proiektuen Lehiaketako saria. DHKko presidente Gorka Barruetabeñak jaso du saria.
Hiriguneko enpresen eta merkataritzaren birsorkuntza bultzatu guran Iurretako Udalak Anboto kudeatzen duen Durangaldeko Herri Komunikabideaki eman dio I. Enpresa Proiektuen Lehiaketako saria. Gaur goizean Iurretako pleno aretoko sari banaketan izan dira Iñaki Totorikagunea alkatearekin batera Jose Luis Zubillaga eta Maria Angeles Muñoz zinegotziak udala ordezkatzen. DHKko presidente Gorka Barruetabeñak jaso du saria. Alkatearen berbatan \"ekimenak sustatu nahi genituen eta hirigunean denda eta enpresak jarri gura zituztenei bidea zabaltzea\".
Lehiaketaren lehen edizio honetan Udalaren helburuak bete direla azaldu du Totorikaguenak: \"Irabazi duen proiektuak Iurretan kokatu du bere egoitza aurten. Lehiaketa honen helburuetako bat izan da\". Gaineratu duenez, \"Udalak baloratzen dituen irizpideekin bat dator. Proiektuaren definizioa eta kalitatea, lanaren sorkuntza eta egonkortasuna, genero berdintasuna, teknologia berrien erabilera eta jasangarritasun ekonomiko eta soziokulturalari ekarpenak egitea\".Lehiaketara bi proiektu aurkeztu dira. Beste bik interesa agertu zuten, baina denbora faltarengatik ez zirela gauzatu jakitera eman dute udal ordezkariek. Ildo honetan ekonomia-jarduera bultzatzen jarraituko dugu\", dio alkateak.
Totorikaguenak dinonez, Enpresa Proiektuen Lehiaketarekin batera, hirigunea birsortzeko beste arlo batzuetan hainbat proiektu martxan jarri dituztela bai hirigintzan –Bixente Kapanagako urbanizazioa eta Fundigelen lekualdatzea etab. - baita Goiuria kulturgunea bezalako azpiegitura soziokulturaletan be.
Gorka Barruetabeñaren esanetan, ekintza honek bi helburuk bat egiten dutela erakusten du: \"Iurretako Udalak herrian bizitasun enpresariala sortu gura du eta Anboto bertan kokatu da. Euskararen normalkuntza komunikabideen ikuspuntutik da gure helburua eta horretan laguntzen du. Urte askoan ahaleginetan ibili gara eta Durangoko Udalak hitzarmena eman digun moduan sari honen bidez Iurretakoak bidea errazten digu. Gure enpresak Durangalderako lan egiten duenez, tartean Iurreta, bion bideek bat egiten dute\".