Kulturarteko II. Jardunaldia ospatzen dihardute Iurretan egunotan. Palestinar artisautza erakusketa antolatu dute abenduren 16an, asteazkenean, eta, hilaren 21ean, umeentzako jolasak izango dira Maiztegi herri eskolan.

Aitatu dezagun, eguaztenean, Henna eta arabiar idazkera tailerrak ere egongo direla eta baita arabiar dantzak ikasteko aukera ere, Biladi Palestinako kultur zentroaren eskutik.
Bestalde, produktu tipikoen dastaketa izango da Maiztegin, abenduaren 21ean, eta jarraian, M\'Lomp taldearekin kalejira eta animazioa herri eskolatik herriko kaleetara, hain zuzen.