Ortu ekologikoen egitasmoaren baitan 40 ortu inguru egokitu gura ditu Udalak Itur-Buru inguruan, eta lanak abenduan emango dituzte.
Ortu ekologikoen egitasmoaren baitan 40 ortu inguru egokitu gura ditu Udalak Itur-Buru inguruan, eta lanak abenduan emango dituzte.
Lekua atontzen otsailean hastea aurreikusi du Iñaki Totorikaguena alkateak, eta, aintzat hartu ez diren zenbait gasturi aurre egiteko (obra zuzendaritza, segurtasun eta osasun arloko neurriak eta bestelako desfaseak) kreditu aldarazpena ere onartu dute: 150.000 euro zituzten lotuta eta beste 15.000 euroko aldarazpena onartu dute. Hala ere, abian jarri orduko udal ordenantza osatu beharko dute.
Urkiola landa garapenerako elkarteak sustatutako ekimenaren parte dira Atxondo, Elorrio, Zaldibar, Abadiño eta Berriz ere. Azken biok nahiko aurreratuta doazela-eta, uda bueltan egitasmoa abiatzeko aukera izango dutela uste du Iurretako alkateak.
Dirua konpromiso \"larriago\" eta \"beharrezkoagoetara\" bideratu beharko litzatekeela dio PPk, eta EAJk \"abantaila\" eta \"onurak\" gogoratu ditu. EB-Berdeek orain arteko babesa mantendu dute, eta PSE-EEk dio egitasmoa \"aztertzeko denbora gabe\" jaso dutela; aurrekontua egonda, aldarazpena ez dute ulertzen.