Osasun zentroa handitzeko aukera bideratu guran, zentroa eta alboko lokala \"200 bat metro koadro\" Jaurlaritzaren ondare izan daitezen erabilerarako laga gura du Udalak; osasun zerbitzua eskaintzearen menpekoa litzake lagatze hori.

Horretarako lehenengo pausoa eman dute: lokalon desafektazioa onartu du udalbatzarrak, eta Udalaren jabetza izatetik Jaurlaritzaren ondasun izatera pasatuko da. Familia mediku bat gehitu eta pediatria zerbitzua hobetu gura ditu Osakidetzak, Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez.
Jabetza eskrituretan Iurretakoa gabe Durangoko Udala ageri zen, eta hori konpontzeak eragindako atzerepenen ondoren, desafektazioa eta erabilera lagapenerako tramiteak aurten amaitzea aurrekusi du Totorikaguena alkateak, \"Osakidetzak lanak albait arinen hasteko aukera izan dezan\". Hala ere, zenbait behar aurretik hasiko ei ditu Osakidetzak.