Eñaut Aiartzaguena iurretarra eta Ibai Esteibarlanda elorriarra atxilotu dituzte Segiren kontrako operazioan

Anboto 2009ko aza. 24a, 11:40

Bart gauez polizi operazioa izan da Euskal Herrian Segiren kontra, eta Iurretan Eñaut Aiartzaguena atxilotu du Polizia Nazionalak. Horretaz gainera, elkarte bat ere miatu dute bertan. Ibai Esteibarlanda Hondarribian atxilotu dutela adierazi dute Barne Ministeriotik.

Guztira 36 gazteren aurkako operazioa burutu dute bart Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak. Atxilotuei Segiko kide izatea egozten diete, eta tartean Eñaut Aiartzaguena iurretarra eta Ibai Esteibarlanda elorriarra ere badaude. Polizia Nazionalak atxilotu du bere etxean Aiartzaguena, goizaldeko 01:15 inguruan. Etxea miatu eta Madrilera eraman dute handik lau bat ordura. Esteibarlanda Hondarribian atxilotu omen dute. Bestalde, operazio berean, Guardia Zibilak elkarte bat miatu du Iurretan, eta hainbat kaxa atera dituzte bertatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!