Kamioi batek zama galdu eta N-634 errepidea itxita dago Iurretan

Anboto 2009ko aza. 24a, 16:20

N-634 errepidea itxita dago Iurretan, Donostiarako norantzan. Kamioi batek arazoa izan du atzeko trakzioarekin, eta garraiatzen zuen pieza bat jausi zaio.

N-634 errepidea itxita dago Iurretan, Donostiarako norantzan. Kamioi batek arazoa izan du atzeko trakzioarekin (dollya), eta garraiatzen zuen pieza bat jausi zaio. Abadiñoko AHTaren obretako zubi baterako pieza da, hain justu ere. Jausitako pieza hori 79 tonakoa da, eta denbora beharko da errepidea bere onera itzultzeko. Grua bi dabiltza ekinean; dolly berria ekarri eta egokitu beharko dute. Ordu t\'erdi inguruan izango da errepidea itxita. Bitartean, Bidebarrietatik Askondo kalera bideratzen ari dira trafikoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!