N-634 errepide nagusiaren azpitik oinezkoendako bidea egingo du Udalak Arriandin. Oinezkoendako segurtasuna ?hobetuko? duen pasabidea Zugastietarako bidegurutzean egingo dute, autobus geltokiaren parean, eta ia 900.000 euroko inbertsioa eskatuko du. Hala ere, Iñaki Totorikaguena alkateak aurreratu duenez, epe ertainean, hurrengo autobus geltokiaren parean ere egin gura dute errepidearen alde biak lotuko dituen bigarren pasabidea.
Totorikaguenaren berbatan, ?hutsune garrantzitsua? da: ?Aspaldi dihardugu Aldundiarekin beharrean irtenbide bat topatzeko?. Udalak helarazitako aukeren artean Aldundiak ?foru-errepidean eragiten du-eta? hautatu du bat, eta egitasmo horixe onartu barri du udalbatzarrak. ?Premiazko? obra deritzote pasabide horri.
Erakusketa publikoan ipiniko dute egitasmoa, eta gero etorriko da behin betiko onarpena. Ondoren, 2010eko udal aurrekontuan jaso eta lanak hasteko aukerak aztertuko dituzte udal taldeek: ?Egitasmoa badago behintzat, N-634a konplikatua da-eta. Aurrera egiteko Aldundiarekin bateratu beharra zegoen?, dio alkateak. Aldunditik zein Jaurlaritzatik jaso daitezkeen laguntzak ere aztertuko dituzte.