Ertzaintzaren operazioa burutu zen domekan Iurretan, A8ko ordainlekuan. Ustez lapurtutako kotxe bat izan zen jomuga, eta bere gidaria atxilotu zuen.
Polizia Nazionalak une oro kontrolatua zuen ostutako auto hori. Izan ere, lapurrek itxura aldatu arren, kotxeak jarraipenerako txip bat dauka barruan, eta horri esker lortu zuten helburua. Bizkaian sartzean, Frantziara zihoala konturatuta, Ertzaintzari abisua eman eta atxilotu zuten.
Antza denez, auto hori Europan salgai ipintzea zen lapurren helburua. Txasisa, matrikula eta paperak aldatu zizkioten, baina ez ziren txipaz jabetu.