Etxea galduko dabenei bide “arrazoizkoa” eskaini guran

Anboto 2009ko aza. 13a, 13:06

Padureta hirigintza egitasmoaren baitan etxebizitza galduko duten hamar familiek etxe berria eskuratu ahal izateko gehienezko prezio indizea zehaztu du Udalak: babesekoen prezioaren gainetik 1,1 puntu gorago, besteen prezioaren azpitik.

Padureta hirigintza egitasmoaren baitan etxebizitza galduko duten hamar familiek etxe berria eskuratu ahal izateko gehienezko prezio indizea zehaztu du Udalak: babesekoen prezioaren gainetik 1,1 puntu gorago, besteen prezioaren azpitik.

Auzokideoi irtenbidea emateko “objektiboki arrazoizko” diren baldintzak zehaztu gura izan dituzte.  Ekipamendu- eraikina eta 300 etxe eraiki gura dituzte, eta 61 dira tasatuak —babesekoen preziotik 1,7 gora—; 30 Udalaren jabetzakoak. Azken horietarikoak jarriko dira auzokideen esku.

Epe laburrean, Iñaki Totorikaguena alkatearen berbatan, auzokideekin negoziazioak hasiko dituzte Udalak eta etxebizitzen sustatzaileak: “Gai gogorra da, eta Udalak ahalegin handia egin du hori garatzeko eta etxe-aldatzea errazteko, prezio arrazoizkoan”. Udalak 800.000 euro gutxiago batuko ditu etxeongatik, alkateak zehaztu duenez. Beste bide batetik bideratuko da etxea galtzeagatiko kalte-ordaina: “Beharrik ez genuen arren, enpresa sustatzaileenaz aparteko balorazio bat egin dugu, ordaina bibidertuz, eta jaso dezaten borrokatuko dugu”.

Hainbat sustatzaile dagoz 2001eko Arau Subsidiarioetan jasotako proiektuan. Tasatuetarako hitzarmena, berriz, 2006an lotu zuen Udalak. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!