Eguerdian izan zen gertaera bitxia. Kamioia ordainlekuan zegoen, A8 autobidean zehar. Halako batean, pertsona baten oihuak entzutea iruditu zitzaien bertakoei, eta ondo asmatu ere. Izan ere, kamioiaren azpialdean pertsona bat zegoen, hotzez dardaraka.
Magrebtarra zen mutila, eta ez zekiten nondik zetorren ez eta nora zihoan. Hoztuta eta bustita, anbulantzian eraman zuten gaztea.