Mallabiena-Arandia saneamendu sarea berrizten hasi gura dute

Anboto 2009ko aza. 4a, 09:56

Egitasmoa urte honen hasieran egin zuten. Hala ere, udalbatzarrak Mallabienatik Arandiarainoko zati horren egitasmo zehatzagoa landu gura du, eta horretara 2.000 euro bideratzea onartu berri dute, EAJ eta PPren aldeko botoekin.

Mallabiena auzoan hasi eta Arandiako kolektore berriarekin lotzerainoko ur saneamendurako hoditeria berriztu gura du, albait arinen, Udalak. Horretarako atera egin gura dute zati hori saneamendu sarea berriztatzeko egindako egitasmo orokorretik. Hiru zati batzen ditu horrek: suhiltzaile-etxe barritik Bidebarrietarakoa —N-634 errepide nagusiaren azpitik—, Bidebarrietatik Mallabienarakoa eta Mallabienatik Arandiarakoa; 1,2 milioi euroko aurrekontua lotu dute.

Egitasmoa urte honen hasieran egin zuten. Hala ere, udalbatzarrak Mallabienatik Arandiarainoko zati horren egitasmo zehatzagoa landu gura du, eta horretara 2.000 euro bideratzea onartu berri dute, EAJ eta PPren aldeko botoekin. “Premia gehien daukan zatia da azken hori, eta lanak aurrera eramateak zenbateko kostua izan dezakeen jakin gura dugu”, dio Iñaki Totorikaguena alkateak.

Aukerak aztertzeko

Datorren urtean Mallabienatik Arandiarako saneamendu sarearen zati hori berrizten hasterik badagoen aztertu gura dute udal arduradunek. Hala bada, 2010eko udal aurrekontuan ere horretarako dirua jasoko lukete.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!