Tellituko aparkalekuari eusteko ituna luzatu dute

Anboto 2009ko urr. 27a, 14:42

Erabiltzeko lagatze akordioa luzatu du Udalak orubearen jabearekin, beste bost urterako.

Tellitu aparkalekuari eusteko erabiltzeko lagatze akordioa luzatu dute Udalak eta orube horren ugazabek. Orain urte bi adostu zuen akordioa Udalak orube hori atondu eta aparkaleku legez erabiltzeko lagatze akordioa. Herrigunean atondutako aparkalekuan 75 autorentzat dago lekua; beteta egoten da.

Dena den, aurretik lotu legez, lur hori garatzeko urbnizazio lanak hasteko aukera egonez gero,  jabe den enpresaren esku geratuko da lur hori. Udalbatzarrak aho batez onartu duen akordioak bost urteko iraupena dauka.

Mantenuaren kargu

Orain arte moduan, Udala lur horren mantenuaren kargu egingo da denbora horretan. Iñaki Totorikaguena alkateak argitu duenez, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) kargu egingo da Udala: 2.000 bat euro ordaindu izan du Udalak.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!