Zerga eta tasak izoztuta matenduko dituzte 2010ean

Anboto 2009ko urr. 27a, 14:36

Zerga eta tasak izoztuko dituzte 2010ean. EAJk EB-Berdeen, eta PPren babesa izan du. Abstenitu egin dira PSE-EE eta Fernando Borja zinegotzia.

Zerga eta tasak izoztuko dituzte 2010ean. EAJk EB-Berdeen, eta PPren babesa izan du. Abstenitu egin dira PSE-EE eta Fernando Borja zinegotzia. Iñaki Totorikaguena alkatearen berbatan, “krisi egoera honetan ardura partekatzeko ahalegina egin behar da. Diru sarrera murrizte garrantzitsua edukiko dugu, bestelako diru-iturrietan be igarriko denari —Udalkutxatik dagokiguna— gehituz. Oinarrizko zerbitzuak mantendu arren, bestelakoetan eragingo du, adibidez diru-laguntzetan”.

EB-Berdeen ustean, “diru gutxiago izanda, zerbitzuetan be eragingo duen arren, ez gaude herritarra gehiago zergapetzeko egoeran”. Era berean, enpresek legez herritarrek zerga eta tasa gogorrenak —ibilgailuaren edo Ondasun Higiezinen gaineko Zerga— zatika ordaintzeko aukera izan dezaten sozialisten eskariarekin ados egon dira. PSE-EEk dioenez, “iazko %4ko igoerarekin — KPIaren gainetik 3 puntu— aurtengoa ere jaso zen”. Aipatu du baita gizarte laguntzak bikoiztu egin direla 2009an.

Aldaketak

Hiru aldaketa nagusi ere jaso dituzte ordenantza fiskaletan. Hileta zerbitzuen barruan, gorpuzkinak hezurtokietan sartzeko zink kutxaren gaineko tasa jaso da; eta lokal publikoen erabilera pribatua —irabazi asmo bako herriko elkarteek ezik— 75 euro ordainduko da. Tasa propioa ere sortu da 25 ordutik beherako ikastaroetarako. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!