Hilerria handituko duten zatian argiteri berria jartzeko 137.000 euro inguruko inbertsioa egingo dute udal arduradunek. Udalbatzarrak horretarako kreditu transferentzia egitea eta lanak azaroaren erdialdean hastea aurreikusi dute, Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez.
Maiatzean hasi zitueen hilerria handituko duten 2. faseko lanak — 200 nitxo inguru batuko dituzte—, eta, Domu Santurako prest izatea gura zuten arren, urte amaiera arte ez dela posible izango onartu du Totorikaguenak. Argiteri berria ere ordurako pentsatzen dute jarrita egotea.