Diru-laguntza lotuta, etxebizitza alokatuta bizi diren gazteentzat

Anboto 2009ko urr. 14a, 13:24

Aurten lehenengo aldiz etxebizitzaren alokairuari aurre egiteko gazteendako diru-laguntzak lotu ditu Udalak. Hori arautuko daben oinarriak onartu berri dituzte, aho batez, eta 60.000 euroko diru-atala gorde dute. Zabaldu dute eskariak egiteko epea, azaroaren 15a arte.

Aurten lehenengo aldiz etxebizitzaren alokairuari aurre egiteko gazteendako diru-laguntzak lotu ditu Udalak. Hori arautuko daben oinarriak onartu berri dituzte, aho batez, eta 60.000 euroko diru-atala gorde dute. Zabaldu dute eskariak egiteko epea, azaroaren 15a arte.

Gazteei euren emantzipazio prozesuan laguntzea eta gazteen artean alokairuaren aukera sustatzea dira helburu, Iñaki Totorikaguena alkatearen berbatan; beste laguntza batzuekin bateragarriak direla ere gogoratu du. Hileko alokairuaren %50 arteko laguntza emango dute; gehienez, 250 eurokoa, beraz, urtean 3.000 euro.

18-35 urte artekoentzat


Alokatutako etxea Iurretan egon behar da eta, “espekulazioa ekiditeko”, gehienez 750 euroko alokairua onartuko dute. Gitxienez bost urtean herrian erroldatutako 18-35 urte arteko gazteentzat da laguntza: ezin dute etxe baten jabe izan eta, gehienez, urtean 28.000 euroko diru-sarrera garbia eduki dezakete. “Adin eta diru-sarrera txikienekoek dute aukera gehien”, dio alkateak. Bizikidetza-unitateak ere izango du eragina.

Alkatearen berbatan, “beti dago babestutako etxebizitzez galdetzen duenik, baina ez dakigu zenbateko eskaria egon daitekeen”. Urteetan mantentzea da helburua: “Proba da aurtengoa, mugimendu aukerarik dagoen ikusteko, eta beharrezkoa bada diru-atala egokitzeko”. Informazioa helaraziko dute etxez etxe.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!