Galdatze lanak itzi ditu Fundigel enpresak

Anboto 2009ko urr. 8a, 10:11

Galdatze lanei itzi deutso, dagoeneko, Fundigel enpresak. Iñaki Totorikaguena alkateak argitu dauenez, “lantoki barria martxan jarri arte moldeatze beharrekin jarraituko dau, baina, azken batean, isurketarik gehien eragiten dauen galdatzeari joan zen barikuan itzi eutsan”.

Urrian, hondakinen garbiketa egingo dau enpresak, alkateak esan dauenez, eta ondoren eraitsiko dabe eraikina. Egitasmoa lantzen dihardu orube horretan etxebizitzak eraikiko dituen promotorak. “Dena ondo badoa, izan leiteke 2010erako botata egotea”.

Orain 2-3 urte hasi zen jarduera-aldaketa gauzatu egingo dela-eta “pozik” dago alkatea: “Enpresa jarduera mantentduko da, eta barri garrantzitsua da herriaren hirigintza eta ingurumen kalitatearako be”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!