Belaunaldi askotako 17 dantza talde batuko ditu, urriaren 11n, aurten bosgarrenez ospatuko den Urrijenak. Sasoi bateko dantzarien egunean plazan dihardueen —edo ikasten dabilzen— 15-16 urteko gaztetxoek zein 76-77 urteko dantzariek eskainiko dute saioa. Jesarrita egongo dira nagusienak: horreen artean, nagusiena, 91 urteko Gregorio Gorroño. Gogoratu dute, ohi dutenez, 60 urtetik gorako dantzariak omenduko dituztela oraingoan ere; denera, 70 inguru.

Montoian elkartuko dira 10:00etan, Goiuriko taldea, Oromiñoko bi, Arriandiko hiru eta Iurretako gainerako 11 taldeak Aita San Migel plazara kalejiran abiatzeko. Domingo Zuloaga buru dela, meza ospatuko da 11:00etan. Ibarrangelukoa 1940an hasi zen abade Iurretan, eta Dantzari Dantza bertan ikasi eban, gero Ibarrangelun erakutsiz: “Argitaratu berri duen liburuan bertako abesti eta pasadizoak ere batu ditu, eta meza ematen etorriko da. Oparia ere emango diogu”. Halase azaldu dute Anton Mari Aldeko-Otalorak, Jose Jabier Abasolo, Joseba Agirrek eta Eneko Abasolok.
Dantza ikuskizunaAgintariena eta Ezpata txikiak dantzatuko ditue guztiek; 76-77 urteko dantzariek be bai. Gaztegoek jarraituko dabe, Zortzinangoa, Banangoa eta Txotxongiloagaz. Saioa 12:00etan hasiko da. Familia argazkia eta garaikurren banaketa egingo dabe, Goiurira bazkaltzera joan aurretik.
1979an batu ziren dantzariak lehenengoz bazkaltzeko; 1989an, bazkaltzeko ez eze, dantzarako be bai. Hori izan zen lehenengo Urrijena;14 talde batu ziren. Udalaren eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren, sei kofradien, Jai Batzordearen eta Gerediagaren laguntza eskertu dabe.