Anderebide Iurretako Emakumeen Elkartea aurkeztu dute

Anboto 2009ko ira. 16a, 14:20

Anderebide Iurretako emakumeen elkartea aurkeztu zuten, atzo, Ibarretxe kultur etxean. Izaera sozio-kulturala du eta helburu nagusi bi ditu: emakumeen garapen integrala bultzatzea eta gizarteko erakundeetan emakumeen zuzeneko parte-hartze aktiboa sustatzea. Oraingoz, 70 bazkide dira –adin guztietakoak– eta Goiuria kultur etxean dute lokala, beste elkarte batzuekin partekatuko dutena.

Anderebide_barrua.jpgAna Maria Urkidi lehendakariak elkartea sortzeko asmoa zelan eman zen gogoratu zuen: “Jabekuntza ikastaroan parte hartu genuenetako batzuek, beren beregi emakumeen alde lan egingo lukeen elkarte baten falta somatu genuen. Han hasi ginenak gara orain juntan gaudenak”.

Elkarteko irudiak markatu duten bidea islatzen du: Sasoi bateko euskal emakumea, liho finezko kapelua buruan daukala; Inkisizinoak galarazi egin zuen jantzi lizuna zela argudiatuta. “Iraganean oinarritutako logoa da, baina etorkizunera zabalik dagoena; irudi gaztea, dinamikoa eta aldarrikatzailea”.

Elkartea dagoeneko hasi da ekitaldiak prestatzen. Bihar Balmasedako Txapelen Museoa bisitatuko dute, eta urriaren 1ean, Sanmigeletan, Cruzadas Cotidanas izeneko monologoa eskainiko dau Cristina Castillok.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!