‘Urrijena’ ospatzeko entseguak hasiko dituzte datorren astean

Anboto 2009ko ira. 3a, 12:12

Urrijena ospatuko dutela-eta, lehenengo entsegua izango dute Iurreta kofradiako dantzariek martitzenean, irailaren 8an, 20:00etan, Aita San Migel plazan; 15ean, berriz, kofradia guztietako dantzariekin entsegu orokorra deitu dute.

 Bost urterik behin ospatzen dute herriko dantzariek Urrijena, urriaren bigarren domekan. 18 talde inguru batzea aurreikusi dute, eta, ohi legez, 60 urtetik gorako dantzariei omenaldia egiteko ere aprobetxatuko dute; aurten, nagusienak 91 urte ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!