Berezin atondutako aisi-guneak aurreneko bisitariak batu ditu

Anboto 2009ko ira. 2a, 10:48

Kirola egiteko zirkuituarekin, mahaiekin eta erretegiekin hornitu dute Berezi ingurua (Arandia zubiaren eta Arriandi artean), eta hainbat bisitari hurreratu da bertara eguna pasatzera. Umeendako jokoak eta askotariko zelaia ere badago, urtaroko putzua ez eze. Abuzturako gertu izan du Udalak 25.000 metro koadro inguru batzen dituen ingurua.

Askorentzat ezezaguna den inguruari “balioa” eman gura izan diote, eta inbertsioari aurre egiteko Foru Aldundiaren laguntasuna ere izan du Udalak. Denera, 290.000 euroko inbertsioa eskatu du lanak eta Aldunduak ia 200.000 euroan finantzatu ditu (%60). Berezi inguru hori lehengoan mantendu eta herritarrei eskaintzea izan dute helburu udal arduradunek. Paisaian esku hartu dute, baina bertako pagadia ukitu barik.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!