Horretara, oinezkoentzako mugatuta egongo da kalea, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Hala jakin eragin du Udalak. Amilburu plazara heldu baino apur bat aurrerago eta Askondo biribilguneraino egongo da itxita kalea. Herritarren 300 sinadura
Joan zen udaberrian 300 sinadura inguru aurkeztu zituzten Udalean, berriztutako Bixente Kapanaga kalea oinezkoei mugatzeko eskatuz. Herri ekimenez sortutako eskaera izan zen hori. Zapatu eguerditik domeka arratsaldera bitartean proposatu zuten kalea trafikoari ixtea.
Azkenean, neurria egun bakarrera mugatzea erabaki du; domeka eta jai egunetara, hain zuzen ere.