Udan posta ez eteteko eskaera

Anboto 2009ko uzt. 8a, 11:58

Posta zerbitzua abuztuan eten ez dadin hartu-emanean jarriko da Iurretako Udala bertako arduradunekin.

Posta zerbitzua abuztuan eten ez dadin hartu-emanean jarriko da Iurretako Udala bertako arduradunekin.

“Azken urteetan zabalik egon da posta bulegoa, ohiko zerbitzua eskainiz. Eta hori eteteko erabakia berraztertzea gura dugu”, azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.  Zerbitzua eteteak bai herritarrengan bai enpresengan eragin  nabarmena edukiko lukeela aitortu du udal arduradun nagusiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!