San Andres auzoan Santaisabel jaiei ongietorria emateko txupinazoa jaurti zuten eguaztenean, eta ondoren, meza ez eze, luntxa eta briska txapelketa ere izan zituzten.
Uztailaren 12an, domekan jarraituko dute jai giroarekin. Meza izango da 11:00etan, eta, ondoren, luntxa eta igel txapelketa dute aukeran San Andresera hurreratutakoek. Briska txapelketa hasiko da 16:00etan.
Santaisabelek Sankristobal jaiei emango die testigua. Uztailaren 10ean, barikuan, hasiko dituzte jaiak Arriandin. Meza izango da 20:00etan, eta, ondoren, sardinak, edariak eta gozokiak banatuko dituzte. Hurrengo hilaren 18an jarraituko du jai giroak: tortilla, briska zein igel txapelketak, jolasak, asto probak…