Santa Apoloniako industria eremurako arau aldaketa

Anboto 2009ko uzt. 7a, 10:31

Santa Apoloniako industriagunea atondu gura du Udalak, eta hori bideratzeko arau subsidiarioen aldaketa puntuala onartu berri du udalbatzarrak, behin betiko, aho batez.

Santa Apoloniako industriagunea atondu gura du Udalak, eta hori bideratzeko arau subsidiarioen aldaketa puntuala onartu berri du udalbatzarrak, behin betiko, aho batez.

Denera, 80.000 metro koadro inguru hartuz, “nahiko narriatuta” dagoen industriagunea egokitu gura dutue: “Ingurua behar den moduan birpartzelatu gura dugu, errepide eta espaloiak egokitu, aparkamenduak eta gune berdeak ez eze”, azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.

Industriagune finkatua


Ibaizabal errekak eta errepide sistemak mugatzen duen inguruan eragin gura du Udalak, argitu dutenez. Industriagune finkatua da Santa Apolonia; 10 enpresa inguru daude bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!