Udalak 255.000 euro ordainduko dizkio Fundigeleri

Anboto 2009ko uzt. 9a, 10:01

Udalak 255.000 euro ordainduko dizkio Fundigel enpresari, bide judizialetik kanpora lotutako akordioaren bitartez. Apirilean lotu eta maiatzean sinatutako akordioarekin, bertan behera geratu zen epaiketa eta enpresak jarritako salaketa.

Kreditu aldarazpena, berriz, ekainean onartu zuen udalbatzarrak. 2007an Fundigelek Arriandin enkantean hartutako lursailaren prezioaren gaineko desadostasunak zirela-eta, bide zibiletik erreklamazio demanda aurkeztu zuen enpresak, eta Udalak epailearen aurrean aurkeztea onartu zuen.

Fundigelen Arriandiko industriagunerako lekualdaketa irailerako egongo ei da amaituta. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, irailaren 1erako ez da jarduerarik egongo Maspeko lantokian. Ondoren, deskontaminazio prozesua hasi beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!