Goiuria kulturgunerako erabilera araudiaren hasierako onespena lotu du gaurko udalbatzarreko gai-ordenean, eta uztailaren 14an inauguratuko dute.
Uda bueltan aurreikusi dute azpiegitura berria erabiltzen hastea. Kulturgunea 08:00etatik 22:00etara izango da zabalik, araudiak batzen duenez, eta elkarte bakoitzak bere giltza eta ordutegia izango du jarduna aurrera eroateko. Udalak ere izango du erabiltzeko aukera.
Elkarteentzako lanerako eta elkartzeko lekua izango da hori, eta aukera izan gura duten elkarteek zabalik dute izena emateko aukera. Hasieran onartutako araudiak Jarraipen Batzorde baten sorrera ere jasotzen du. Talde bakoitzeko ordezkari batek eta Udaleko kultura batzordeko ordezkari bik osatuko dute, eta horren ardura izango da “azpiegitura dinamizatzea eta sortu daitezkeen arazoak konpontzea”, Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan.