Auzobideak konpontzeko beste 175.000 euro bideratuko ditu Udalak. Oraingoan, Uribe-Uriondo (Fauste inguruan) eta Iturriburuko auzobideak atonduko dituzte.
Bertako baserri ingurura joateko bideak asfaltatu eta konponduko dituzte. Uribe-Uriondo auzobidea (500 metro) konpontzeko 115.000 euro erabiliko dituzte; Iturriburukoa (200 metro) atontzeko 60.000 euro.
Beste alde batetik, eguzki-energia erabiltzen duen argiteria jarriko dute Lukun eta Gaztañatzan; Lukun bi-hiru jarriko dituzte, eta zazpi-zortzi Gaztañatzan. Horretarako, 55.000 euro erabiliko ditu Udalak. Orain urte bi hasi ziren argiteria mota hori jartzen auzoetan. San Marko, Orozketa, San Andres eta Bekorrota ipini dituzte, eta datozen urteetan ere “eguzki-energiaren aldeko apostuarekin” jarraitu gura dute.