Gazte Asanbladak orain arteko bideari eutsiko dio

Anboto 2009ko eka. 18a, 12:50

Iurrerako Gazte Asanbladak ekitaldi sorta antolatu du, ekainaren 19an, Aita San Migel plazan botatzeko zen azken eraikinetik irtetera behartu ondoren, “orain arteko bideari eutsiko” diotela gogorarazteko.

Horretara, elkarretaratzea deitu dute, gaur, 19:30ean; Askondon eta herrigunetik plazaraino kalejira egingo dute, 20:00etan. Afaria ere antolatu dute, plazan, 21:00etan —Gau Argi tabernan dagoz txartelak salgai bost euroan— eta, ondoren, bideo emanaldia ez eze, erromeria ere izango dute. Petite & Konpani taldeak 22:30ean joko du. Gaztetxekoek azaldu dutenez, txosna eta musika ere egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!