Udalak bertan behera itzitako 40 auto erretiratu ditu lau urtean

Anboto 2009ko eka. 17a, 11:22

Udala herrian abandonatuta itzitako ibilgailuak erretiratzen hasi zela badira lau urte, eta denbora horretan 40 ibilgailu erretiratu dituzte. Gruak eraman eta desmuntatu egin dituzte. Denera, 82 espediente dira Udalak abiatu dituenak: beste 42 espedienteetatik bik jarraitzen dute oraindik tramitean. Gainerako 40ak ugazabek erretiratu dituzte, halan eskatu ondoren. Erdiak Maspe kaleko aparkalekuan itzi izan dituzte; beste 20 bat industriaguneetan.

Udala herrian abandonatuta itzitako ibilgailuak erretiratzen hasi zela badira lau urte, eta denbora horretan 40 ibilgailu erretiratu  dituzte. Gruak eraman eta desmuntatu egin dituzte. Hala ere, denera, 82 espediente dira Udalak abiatu dituenak: beste 42 espedienteetatik bik jarraitzen dute oraindik tramitean. Gainerako 40ak ugazabek eurek erretiratu dituzte, halan eskatu ondoren. Erdiak Maspe kaleko aparkalekuan itzi izan dituzte, udal arduradunen berbetan; beste 20 bat industriaguneetan. Izan dira, baina, Tellitun, kaleetan, A-8 autopistarako sarreran edo nekazaritza guneetan itzitakoak.

Erdiak Maspe kaleko aparkalekuan itzi izan dituzte, udal arduradunen berbetan; beste 20 bat industriaguneetan. Izan dira, baina, Tellitun, kaleetan, A-8 autopistarako sarreran edo nekazaritza guneetan itzitakoak.

Urtez urte jaitsi egin da abandonatutako ibilgailu kopurua. 2006an 33 espediente hasi zituzten; 16 erretiratu zituen Udalak eta 17 jabeek eurek.

2007an espedientea abiatutako 13 ibilgailu kendu zituen Udalak, eta 15 jabeek. Igaz, Udalak eramandakoak 10 izan ziren —zazpi jabeek—, eta aurten, oraingoz, hasitako lau espedienteetatik bik tramitean darraie. Baina eraman dituzte Udalak eta jabeak berak.

Hile bi inguruan leku berean mugitu barik ikusita ematen da abandonatutzat ibilgailu bat, eta dagokion prozesua jartzen da martxan: “Hala ere, egia da askotan bistakoa izaten dela ibilgailua abandonatuta dagoela; bere egoeragaitik, batez ere”, azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!