Igogailua ipintzeko eskaerak erantzun ahalko dituzte laster

Anboto 2009ko eka. 17a, 11:15

Laster izango da indarrean egoitzako eraikinetan igogailuak ipintzeko baldintzak arautzen dituen ordenantza; baita igogailuak jartzeko ez eze, bizitoki kolektiboko erabilerako eraikinetan fatxadak eta estalkiak zaharberritzeko diru-laguntzak batzen dituen udal-ordenantza ere. Biak ala biak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte, eta dagokien epea amaituta, iurretarren eskura izango dira. Alegaziorik ez da egon, eta behin betiko onartu ditu udalbatzarrak araudi biak.

Irisgarritasuna ahalbideratu gura diete eraikin zaharretan bizi direlako kalera heltzeko baldintza egokirik ez duten edo zailtasunak dituzten herritarrei, igogailuak jartzeko baldintzak arautuz.

Udalak jaso izan du hainbat eskaera –Dantzari eta Zubiaurre inguruan, adibidez–, eta orain erantzuna emateko moduan izango dira.

Bideratuko diren laguntzak azpimarratu ditu Iñaki Totorikaguena alkateak. Udal aurrekontuan 50.000 euro gorde dituzte bizilagun  komunitateari –edo eraikinaren ugazaba bakarrari– bideratutako laguntza horietarako, eta aurkezten den aurrekontuaren %20rainoko laguntza jaso ahal izango da; gehienez 10.000 euro.

Jaurlaritzak Etxebideren bitartez emandako laguntza ere gogoratu du alkateak –Udalarenarekin bateragarria– , eta Udalak Ordenantza Fiskaletan jasotako hobariak ere bai: “Ez gaude egoerarik onenean, baina laguntza eskatzeko aukera hor dago”.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!