Faborito guztiek elkarri begira eman zuten lasterketa atzo, 22. Emakumeen Birako lehenengo etapan. Pelotoian abiatu ziren arratsaldeko 16:45ean Iurretatik, eta hainbat txirrindularik ihesaldiari ekiteko saiakera egin arren, ez zuten helburua betetzerik izan. Autzaganera heltzerakoan pelotoia bitan zatitu zen. Aurreko taldean zihoazen faborito gehienek lehia bizia izan zuten Iurretan, garaipena borrokatzeko.
Arndt eta Cooken arteko esprintean erabaki zen etapa. Columbia taldeko Judith Arndt alemaniarra izan zen garaile. Munduko Txapelketan urrea lortu berri duen Nicole Cooke ingelesa bigarren sailkatu zen. AA Drink taldeko Emma Johanson txirrindularia izan zen podiumera hirugarren igo zena. Euskaldunen artean, Debabarrena Kirolgi taldeko Ane Santestebanek lehenengo hamabosten artean helmugaratzea lortu zuen.
Bihar Belandia igo behar
Biharko etapa Amurrion hasi eta amaituko da. Ibilbide gorabeheratsuari egingo diote aurre txirrindulariek. Mendate bakarra dute, baina bera bigarren mailakoa. Goitik helmugara kilometro asko geratuko dira eta, ondorioz, litekeena da faboritoen artean tarte handirik ez egotea.
Etzi goizean kilometro biko kronoigoera dute Goiurira. Tarte horretan zaila da alde handiak markatzea, baina indartsuenak nortzuk diren somatzen hasteko balio dezake.
Arratsaldean, berriz, San Migel eta Kalbario mendateak igoko dituzte Elgoibarrera bidean. Kalbario igoera laburra da (2,5 kilometro) baina %13rainoko aldapak ditu.
Domekan amaituko da Bira, Urduñan. Txirrindulariek Garate, Barrerilla eta Urduña gainak igoko dituzte. Birako etapa nagusia da, behin betiko aldeak markatu behar lituzkeena.