Trafikoa arautzeko ordenantza behin betiko onartuta, indarrean jarri da dagoeneko. EAJk, EB-Berdeek eta PPk eman dute aldeko botoa. PSE-EE eta Fernando Borja zinegotzia abstenitu egin dira. Orain arte legedi orokorraren arabera arautu dute trafikoa Iurretan.
Udal jabetzako herri barruko bideen segurtasuna, erabilera eta trafikoa arautuko ditu ordenantza horrek. Arau-hauste larriak eta arinak zehaztu dituzte bertan, arau-hauste bakoitzari dagozkien zigorrak ez eze. Iaz arte, Ertzaintzak eroan izan du isunen gestioa, baina Jaurlaritzak jakinarazi zuen gestio hori tokian tokiko udalen esku utziko zuela. Horren haritik egin dute ordenantza.