Etxebizitza tasatuen araudia onartu egin du udalbatzarrak

Anboto 2009ko eka. 10a, 10:01

Etxebizitza tasatuak arautzeko ordenantza onartu barri du udalbatzarrak. Abuztuan aurreikusi dute indarrean egotea, horretara, Paduretako hirigintza egitasmoa garatzeko aukera emanez. Denera, 330 etxebizitza inguru eraiki gura dituzte erreka eta saihesbidearen artean; tartean, 61 etxebizitza tasatu.

iurretaPadureta_copia.jpgEtxebizitza tasatuak arautzeko ordenantza onartu barri du udalbatzarrak. Abuztuan aurreikusi dute indarrean egotea, horretara, Paduretako hirigintza egitasmoa garatzeko aukera emanez. Denera, 330 etxebizitza inguru eraiki gura dituzte erreka eta saihesbidearen artean; tartean, 61 etxebizitza tasatu.

EAJ, PP eta EB-Berdeek egin dute alde; abstenitu egin dira PSE-EE eta Fernando Borja zinegotzia. Sozialisten berbetan, “urtean ia 60.000 euroko gehiengo diru-sarrera zehaztu izanari ez deritzogu zuzena. Soldata baxuagoa dutenei lagundu beharko genieke”.

Tasatuetarako araudi orokorra da onartu dutena; kasuan kasu, horretan oinarritutako arautzeko oinarriak zehaztuko dituzte. Iñaki Totorikaguenak azaldu duenez, babesekoen prezioaren gainetik 1,5eko koefizientea gehitu dute: “Ponderatutako gehienezko diru-sarrera 53.000 euro inguruan zehaztu dugu”. Sozialisten eskaera aztertuko duten arren, “jaisteak tasatuotako bat lortzeko aukera asko mugatu” dezakeela ere uste du alkateak.  Lehentasuna izango dute, bestalde, hiru urtean herrian erroldatuta egon direnek, gero eskaeren arabera aukerak zabaldu arren.

Hamar bat etxe botatzeko


Birpartzelazioa eta berriz etxea hartzeko itunak sinatu beharko dituzte orain, Padureta inguru hori garatzeko hamar bat etxe botako dira-eta. Holakoetan, koefizientea baxuagoa izatea ere lotu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!