Iban Francori eman diote aurten Iurreta Saria. Euren jardunean nabarmentzeagatik, besteak beste, ikasle ohi edo enpresa laguntzaileei ematen diote saria Iurretako Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuak, eta aurten ikasle ohiek “garatzen dituzten ibilbide profesional nabarmenak” goratu gura izan dituzte.

Ildo horretan, Iban Franco jo dute “eredugarri”, bere jarduera profesionalagatik. Tomas Maguregi institutuko zuzendariaren eskutik jaso du saria Renault Gaursan programazio teknikari den 35 urteko gazteak. Praktikak amaitu dituzten ikasleei ere diploma eman zieten ekitaldi horretan.