1,1 milioi euro Goiuriko bidegurutzea ordezteko

Anboto 2009ko eka. 3a, 10:42

Goiuriko bidegurutzea ordezteko Bizkaiko Foru Aldundiak landutako egitasmoa onartu du udalbatzarrak.

Goiuriko bidegurutzea ordezteko Bizkaiko Foru Aldundiak landutako egitasmoa onartu du udalbatzarrak.

N-634 errepide nagusiaren eta BI-3341 errepidearen elkargunean biribilgunea jartzea batzen du proiektu horrek, orain dauden semaforoak kenduta, eta horretarako 1,1 milioi euroko aurrekontua aurreikusi dute. Hala azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak. Lanak, berriz, abuztua baino lehenago hasiko direla uste dute: “Lanak atzeratu egin dira; hasita behar lukete. Baina, aurten amaitzea itxaroten dugu, tramitazioaren arabera izango den arren”.

Bai Goiurirako zirkulazioa bai N-634 errepidekoa “arindu” gura dute biribilgunea eginda, Bilborako zein Donostiarako irteerak erraztuz. Behin hasita, lanek lau edo bost hile irautea aurreikusi du udal arduradun nagusiak. “Oso positibotzat” jo ditu alkateak lanok: “Beti pentsatu izan dugu bidegurutze hori aldatu beharra dagoela. Herri barruko trafikoari dagokionez ere asko erraztuko da zirkulazioa”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!