Goizean hurreratu zenik izan zen, baina, batez ere, eguerdi bueltan hainbat bisitari batu zituen, joan zen zapatuan, Iurretan, VI. Ardo eta Okela Egunak.
Goizean hurreratu zenik izan zen, baina, batez ere, eguerdi bueltan hainbat bisitari batu zituen, joan zen zapatuan, Iurretan, VI. Ardo eta Okela Egunak.
Ehunka lagun bertaratu zen Arabako Errioxako 10 upategiek eskainitako ardaoa dastatu guran. Burduntzian erretako bildots pintxoak ere eskaini zituzten, gainera. Aurten, 40 bildots erre zituzten —iaz baino bi bider gehiago— eta aurreikusitako denbora baino lehenago agortu ziren pintxo guztiak.