Motorzaleek elkartzeko hitzordua jarrita dute asteburuan, Iurretan. Izan ere, Motorzaleen I. Topaketa antolatu du larunbatean Amoiur motorzale elkarteak. Egun osoko egitaraua osatu dute.
Tellitu aparkalekuan elkartuko dira hurreratuko diren motozaleak, etzi. Izena emateko aukera 09:30etik emango dute — bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu—, antolatzaileek jakin eragin dutenez, eta 11:00etan hasiko dute Durangaldean zehar antolatutako ibilbidea. Bazkaltzeko 14:30ean jarri dute orduan, eta 18:30ean rock kontzertua hasiko da: Insolventes eta Cronos taldeek joko dute. Motor erakusketa ere antolatu dute Amoiur elkartekoek, eta motozaleentzako hainbat opari ere egingo dituzte zotz. Zozketa 17:30ean hasiko dute, argitu dutenez.
59an jaiotakoen bazkaria
Bestalde, anaitasun bazkaria antolatu dute, ekainaren 13rako, 1959an jaiotakoek, 50. urteurrena dutela-eta. Meza izango da 12:00etan, eta, ondoren, familia argazkia ere aterako dute. Garain egingo dute bazkaria, 14:30ean. Ibai-Ondo kafetegian eman dezakete izena parte hartu gura dutenek, antolatzaileek azaldu dutenez. Horretarako, maiatzaren 30a bitartean dago aukera.