Hilerria handitzeko azken lanak hileon dira hastekoak

Anboto 2009ko mai. 4a, 10:00

Hilerria handituko duten bigarren faseko lanak Olabarri enpresak eroango ditu aurrera. Hala onartu du udalbatzarrak. Behar horiek 680.000 euroko inbertsioa eskatuko dio Udalari. Hil honetan bertan dira hastekoak hobekuntza beharrok.

Hilerria handituko duten bigarren faseko lanak Olabarri enpresak eroango ditu aurrera. Hala onartu du udalbatzarrak. Behar horiek 680.000 euroko inbertsioa eskatuko dio Udalari. Hil honetan bertan dira hastekoak hobekuntza beharrok.

Orain 10 urte inguru erosi zuen 2.500 metro koadro inguruko lursaila Udalak. Lehenengo fasean goialdetik handitu zuten, eta orain Zaldai bidearen ondoko zatian egingo dituzte lanak.

Hilerri berria lurraren mailatik behera egingo dute; denera, 200 nitxo inguru hartuta. Horrela, luzaro gabe sortuko liratekeen arazoak konponduko dituzte, udal arduradunek azaldu dutenez.

Osasun Zentroa

Bestalde, Osakidetzak Osasun Zentroak hartutako lekua eta alboko lokala jabetzan uztea onartu du udalbatzarrak. Horrela, zerbitzua hobetzeko helburuarein aurten hasi gura ei dituzten handitze-lanak egiteko aukera izango du Osakidetzak, Iñaki Totorikaguena alkateak argitu duenez.
“Asmoen deklarazioan” geratu da orain urtebete erabilera-lagapenerako hasitako tramitea. Orain arte “irregularki” erabili dute lokala, edozein esku-hartze Udalaren esku geratuz. Egoera hori zuzendu da orain, Osasun Zentro den bitartean; aldatuz gero, jabetza Udalaren eskuetara bueltatuko da.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!